Euskadiko Orkestrak gaur berrekingo dio denboraldiari

Hamabi saio eskainiko ditu guztira, urtarrilaren 22ra arte; Mozart eta Sibeliusen lanak joko dituzte saio bakoitzean

2021eko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
MUSIKA. Euskadiko Orkestrak gaur ekingo dio programa berriari, Donostiako Kursaalean. Datorren ostiralera arte, hamabi saio emango dituzte, bi programa egun bakoitzean, murrizketak gorabehera abonatu guztiek saioak ikusi ahal ditzaten. Ohiko lau hiriburuetan antolatuko dituzte saiook, eta, hortaz, Iruñeko Baluarte Auditoriumean arituko dira ostera ere; urriaren 1ean denboraldiari hasiera eman ziotenetik ez dira areto horretan izan. Donostian lau saio emango dituzte —bi egunetan arituko dira, horrenbestez—, eta bina eskainiko dituzte Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.

Hasierako programako bakarlari gonbidatuak, Behzod Abduraimov piano jotzaileak, bertan behera utzi zuen bere parte hartzea. Ondorioz, Euskadiko Orkestrak saio bakoitzeko programen lehen zatia aldatu behar izan du; Wolfgang Amadeus Mozarten eta Jean Sibeliusen sinfoniek osatuko dituzte programa berriak. Zehazki, konpositore austriarraren 41. Sinfonia eta finlandiarraren 3.a interpretatuko dituzte lehenengo programan; bigarrenean, berriz, Mozarten 36. Sinfonia eta Sibeliusen 4.a joko dituzte orkestrako kideek.

Robert Treviño Euskadiko Orkestrako zuzendari titularrak zuzenduko ditu saioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.