Bera Berak 22-23 irabazi du, eta titulua lortzeko borrokan jarraituko du

2018ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Bera Berak bete-betean jarraitzen du liga irabazteko lehian. Azken segundoan eta penaltiz irabazi zuen atzo Gijonen (Espainia), Maviren aurka (22-23), eta Ro'Casarekin berdinduta dago lehen postuan. Espainiako taldeak gaur jokatuko du. Zuazo, berriz, gaur ariko da (18:30), eta, puntuak biltzeko aukera ona du Castello 12. sailkatuaren aurka. Bestalde, Asobal ligan, Anaitasunak partida zaila du Ademarren pistan (17:00), eta Bidasoak Cangas Morrazo azkenari egingo dio bisita (17:30). Irabaziz gero, arnasa hartuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.