Frontoian eskuz entrenatzeko protokoloa, prest

2020ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
PILOTA. Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak Euskadiko Pilota Federazioari zehaztu dio zer baldintzatan ahalko diren entrenatu elkarteetako esku huskako pilotariak frontoi estalietan. Hainbat neurri bete beharko dituzte: aurretik, instalazioaren erreserba egin beharko dute; sintomak izanez gero, ezingo dira entrenatu; gehienez, lau lagun ariko dira pilota berberarekin; kantxatik kanpo, bi metroko distantzia mantendu beharko dute; ahal den heinean, ezingo dituzte erabili aldagelak; oinetakoak aldatu beharko dituzte; bakoitzak bere ur botila erabili beharko du; txisturik ezingo dute bota lurrera; amaitutakoan, material guztia desinfektatu eta hondakinak jaso beharko dituzte; eskuak garbitu beharko dituzte norberak eramandako gel hidroalkoholikoarekin; eta, etena luzea izan denez, bete-betean ez entrenatzeko gomendatu dute.

Ondo bidean, Emakume Master Cupeko finalerdiak izango dira esku huskako lehen partida ofizialak, 26an. Pilota profesionaleko lehen jaialdia, berriz, uztailaren 1ean izango da, Irunen (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.