Frantziako rock musikaren aitzindari Jacques Higelin hil da, 77 urterekin

Berria -

2018ko apirilak 7
MUSIKA. 14 urte zituela, akrobata izatea erabaki zuen, eta 1960ko hamarkadan aktore lanari lotu zitzaion. 1965ean hasi zuen musikari ibilbidea Jacques Higelinek (Brou-Sur-Chantereine, 1940). Bere hitzak rock musikari lotu zizkionean lortu zuen arrakasta: BBH 75 (1974), Irradié (1976), Alertez les bébés! (1976), Champagne pour tout le monde (1979) eta Caviar pour les autres? (1979) diskoekin, besteak beste. Zuzenekoetan tartea egin ohi zion inprobisazioari. Etxerik gabeen, baztertuenen aldeko ekintzailetzarako erabili zuen bere sona.