Gutxienez zazpi txapelketa, Jai Alai Word Tourrean

2020ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
ZESTA-PUNTA. Bihar hasi eta abendura bitarte iraungo du zesta-puntako Jai Alai World Tourrak. Oraingoz zazpi txapelketa dituzte ziurtatuak, baina Fernando Azkarate Munduko Pilota Biltzarreko presidenteakatzoko aurkezpenean berretsi zuen ez dutela baztertzen gehiago izatea. «Horretarako ari gara lanean».

Ziur jokatuko diren txapelketak hauek dira: Markina-Xemeingo Mastersa, Lekeitiokoa, Hondarribikoa, Gernikakoa, Donostiakoa, Bartzelonakoa eta Berriatukoa. Zumaiakoa eta Mutrikukoa ere antolatu nahi dituzte. Oraingoz, koronabirusaren pandemia dela medio, frontoietan ikusleen %60 bildu ahalko dira, eta guztiek maskara eraman beharko dute.

Txapelketetanpuntistarik onenak arituko dira nor baino nor gehiago. Besteak beste, parte hartuko dutela ziurtatu dute Imanol Lopezek, Iñaki Osa Goikoetxeak, Diego Beaskoetxeak, Aritz Erkiagak, Xabier Barandikak eta Unai Lekerikak. Horrenbestez, lehia estua espero dute antolatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.