Koronabirusa

Protokoloak leuntzeko eskatu dute ehunka familiak

Ekitaldia Kontxan. I. ZABALETA / FOKU.
2021eko ekainaren 1a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Igandean Donostiako Kontxako hondartzan ehunka sendik egindako ekitaldian jasotako babesak «hunkituta», Eusko Jaurlaritzari beste eskaera bat egiteko indarberrituta dago HaurrakEreBai elkartea, Oihana Torrealdea kideak azaldutakoaren arabera. Abuztutik dabiltza ikastetxeetako protokoloak leuntzeko eskatzen Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari, eta, erantzunik jaso ez badute ere, jakinarazi dute beste bilera bat eskatuko diotela Jaurlaritzari. 12 urtetik beherako haurrek maskarak derrigorrez jantzi behar ez izatea da beren eskaera nagusietako bat. Gainera, segurtasun tarteak kentzeko eskatu dute, eta, horretarako, ikasgeletako ratioak txikitzea proposatu dute, eta aire zabaleko eskolak gehitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.