Ekonomia zirkularraren bidez 3.000 lanpostu sortzea xede

Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako estrategiaren helburua da CO2 emisioak %26 murriztea 2030erako

2020ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Ekonomia Zirkularraren Estrategia onartu du Eusko Jaurlaritzak, eta, 2030. urtea epemugatzat hartuta, bi helburu nagusi edukiko ditu: batetik, 3.000 lanpostu berri sortzea; bestetik, CO2 emisioak %26 murriztea.

Iñaki Arriola Ingurumen sailburuak atzo jakinarazi zuenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, industria sektorean, 18.400 lanpostu daude ekonomia zirkularrarekin lotuta. Lanpostu guztien %2 pasa da hori. Arriolaren arabera, ekonomia zirkularrarekin loturiko irizpideak ezarri dituzten produktuek eta zerbitzuek hiru lurralde horietako enpresetan eragiten duten fakturazioa 2.800 milioi eurokoa izan zen 2016an. Aurreikuspenen arabera, aurten 7.250 milioi eurokoa izango da, eta 2030ean, estrategiaren epemugan, 10.000 milioikoa.

CO2 emisioak %26 murriztuko dira, Arriolaren hitzetan, hondakinak sortzeko orduan beherakada bat gertatuko delako, hondakinak erabili ahal izango direlako «bigarren mailako material» gisa, eta baliabideen inportazioak beherantz egingo duelako. Estrategiak xede du 2030ean merkatuan egongo diren plastikozko ontzi guztiak berrerabilgarriak izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.