Euskararen Eguna

Erakundeak eta norbanakoak jomugan

2020ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
DONOSTIA. EAJk, batetik, eta EH Bilduk eta EH Baik, bertzetik, adierazpen bana kaleratu zuten atzo Euskararen Egunaren karietara. EAJk nabarmendu zuen azken urteotan erakundeek euskararen alde lan egin dutela, eta norbanakoei zuzendu zien mezua: «Edozein euskaldunek bere barrura begiratu behar du, eta hauxe galdetu behar dio bere buruari: 'Zer egin dezaket nik neuk euskararen alde?'». Nabarmendu zuen «guztion» lana dela, «euskaraz dakigunona bezala euskaraz ez dakitenena».

EH Bilduk eta EH Baik, berriz, pandemiaren ondorioak izan zituzten gogoan: «Zaurgarriak direnak zeinen diren zaurgarri jarri du agerian pandemiak. Halaxe izan da euskararen kasuan ere». Adierazi zuten, ordea, hizkuntzaren «injustizia egoerak» ez direla «naturalak», eta erakundeak jarri zituzten jomugan: «Hartzen diren eta hartzen ez diren erabakiak daude oinarrian, egiten diren eta egiten ez diren politikak».

ELAk eta LABek, bestalde, Euskaralditik harago euskara sustatzeko eskatu zuten, eta, lehendik egin bezala, patronalari galdegin zioten 50 langiletik gorako enpresetan euskara planak egin ditzatela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.