Koronabirusa

Zahar etxeetako dekretua aldatu asmo dute

Zahar etxe bateko egoiliarra. G.R/ FOKU.
2021eko otsailaren 6a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburuak atzo adierazi zuen zahar etxeek pandemia garaian «modu egokian» funtzionatu dutela eta egoitzeneredua «egokia» dela haien eskubideak bermatzeko. Hala ere, iragarri zuen egoitzen dekretua aldatzeko asmoa dutela, egoitza eredu ezberdinak eskaini ahal izateko. Jakinarazi zuen, besteak beste, etxean bizi diren adineko pertsonekiko arreta indartu nahi dutela.

Bestalde, atzo Ermuko Abeletxe zahar etxeko senideak Bizkaiko Batzar Nagusietan izan ziren euren egoeraren berri ematen. Salatu zuten egoitzak «informazioa ezkutatu» egin diela, eta ez diela hildakoei buruzko datu ofizialik eman. Gainera, euren senideak «babes gabe» eta «utzita» egon direla salatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.