Sara Pinaren senarra Madrilera eramango dute hilaren 25ean

Tuteran deklaratu beharko du hurrengo egunean. 30 urteko zigorra jarri diote gizon bati, pederastiagatik

Hilketa salatzeko, Tuteran protesta egin zuten, joan den astean. IÑIGO URIZ / FOKU.
2022ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
TUTERA. Sara Pina emaztea hiltzea egotzita Frantzian atxilotutako gizona, lehenik, Madrilera eramango dute urtarrilaren 25ean, eta, handik, Nafarroara ekarriko dute. Gizonak hurrengo egunean deklaratu beharko du Tuterako Auzitegiko 2. Instrukzioko Epaitegian, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez. Pinaren hilotza urtarrilaren 10ean aurkitu zuten, etxean, Tuterako Iruñea etorbidean. Labankadaz hil zuten. Senarraren bila hasi ziren poliziak, eta biharamun arratsaldean atzeman zuten, Bordeletik gertu. Ordutik preso daukate gizona.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, bertzalde, 30 urteko kartzela zigorra ezarri dio Tuterako gizon bati, hauek egotzita: hiru umeri sexu abusuak egitea egotzita —horietako bi semeak zituen, eta bertzea, iloba—, eta adingabeak erabiltzea material pornografikoa egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.