Westminsterrek 'brexit'-a bozkatu ahalko du

2017ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
LONDRES. Erresuma Batuak eta EB Europako Batasunak brexit-aren aferan akordioa eginez gero, Erresuma Batuko Parlamentuak hori bozkatzeko aukera izango du. Hala jakinarazi zuen atzo David Davis Erresuma Batuko negoziatzaileak. «Akordioa mantenduko da parlamentuak onartzen badu bakarrik». Theresa May lehen ministroaren gobernuak aukera emango die parlamentariei betoa jartzeko, edo zuzenketak aurkezteko. Davisen arabera, «gardentasuna eta ziurtasuna» bermatu nahi ditu gobernuak, baina Alderdi Laboristaren arabera, «porrota jasatear dagoen gobernu baten amore ematea» izan da.

Sei elkarrizketa sorta egin dituzte EBk eta Erresuma Batuak. Ez dute akordiorik egin, eta, are gehiago, Michel Barnier EBko negoziatzaileak ohartarazi du prestatzen hasiak direla «elkarrizketen hondoratzerako». Bruselak Londresi bi asteko epea emana dio proposamenak argitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.