Aragones: «Ez uki katalanezko eskola eredua»

2021eko azaroaren 25a
00:00
Entzun
BARTZELONA. Murgiltze eredua «argi eta garbi» defendatu nahi izan zuen atzo Generalitateko presidente Pere Aragonesek: «Katalanezko eskola eredua ezin da ukitu». Murgiltze linguistikoa «herrialdearen kohesio sozialerako eta aukera berdintasunerako lagungarri» dela uste du Aragonesek. Horrez gain, katalana defendatzea eta sustatzea «Espainiako Gobernuaren betebeharra dela» gaineratu zuen presidenteak, «Katalunia Espainiako Estatuaren pean dagoen bitartean». «Espainiak babestu beharreko hizkuntza ere bada katalana; horregatik, ezinbestekoa da Pedro Sanchezen gobernua jendaurrean agertzea ahal bezain laster, gure hizkuntza defendatzeko». Aragonesek uste du Kataluniako gizartean «kontsentsu zabala» dagoela katalana hezkuntza sisteman sustatzearen alde; hori dela eta, Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakia «kontrako norabidean» doala azaldu zuen atzo: «Katalanaren presentzia murriztu ez, handitu beharko litzateke».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.