Herri akusazioak onartu dituzte 'Zaldibar auzian'

2021eko martxoaren 3a
00:00
Entzun
BILBO. Fiskaltzak ez zuen herri akusaziorik nahi Zaldibarko zabortegian (Bizkaia) ingurumenaren aurka deliturik egin ote den ikertzeko kausan. Hala jakinarazi zion Sofia Maria Sanchez Ortega Durangoko 1. Epaitegiko epaileari. Baina, BERRIAk jakin ahal izan duenez, epaileak ez du ministerio publikoaren eskaera onartu, eta, horrenbestez, herri akusazio gisa aurkeztutako entitate guztiek auzian jarraituko dute. GuraSOS elkartea, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna eta Zaldibar Argitu, Zaldibarko, Ermuko (Bizkaia), Eibarko eta Elgetako (Gipuzkoa) udalak; Interbiak Bizkaia SA sozietatea, eta Allianz Seguros dira herri akusazioak.

Halere, baldintza bat jarri die epaileak GuraSOSi, eta Zaldibar Argituri eta Eskubide Sozialen Gutunari —batera aurkeztu dira azken biak—: hirurek abokatu bera eduki dezatela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.