Atzotik abian da Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako XIV. Literaldia

Berria -

2018ko apirilak 7
LITERATURA. Bartzelonako hainbat txokotan ezkutatutako liburuak aurkitzeko jolasarekin eman zaio hasiera aurtengo Literaldiari. Hiriko Euskal Etxeak antolatutako hamalaugarrena da, eta, hilaren 27ra bitartean, Lauaxeta katalanera itzultzeko saioa, Izaroren kantaldia, Luisa Etxeberriaren emanaldia, Kirmen Uriberen eta Mikel Urdangarinen proposamena, Koldo Izagirreren Sua nahi, Mr. Churchill? lanaren aurkezpena, Koldo Ameztoiren ipuin kontaketa eta Iban Zalduaren eta Suso del Tororen arteko solasaldia eskainiko ditu, besteak beste.