OME: «Ezin daiteke ziurtatu Wuhango teoria»

2021eko martxoaren 31
00:00
Entzun
PEKIN. COVID-19aren lehen kasuak Txinan azaldu eta urtebete pasatxora, OMEko ikertzaileek adierazi dute ez dagoela froga nahikorik Wuhan, Huanango merkatua zehazki, horren sorburua dela adierazteko. Azaldu dute hasieran atzemandako zenbait kasuk ez zutela harremanik Huanango merkatuko jardunarekin, eta berriki jakin dute eremu horretan birusa nahiko zabalduta bazegoen ere ez zuela harremanik merkatuarekin. Dena den, jakinarazi dute ez dutela hipotesirik baztertu, froga nahikorik ez badago ere. Era berean, birusa laborategi istripu batean zabaltzearen teoria «oso gertagaitza» dela ondorioztatu dute, baina ikertzen jarraitzeko asmoa azaldu dute.

Bestalde, nazioarteko zenbait ikerketak ondorioztatu dute Wuhango lehen kasua atzeman aurretik ere beste herrialde batzuetan bazegoela birusa zabalduta. Hori horrela balitz, aurrekari horiek aztertzearen garrantzia azpimarratu du ikertzaile taldeak. Hain zuzen ere, Txinako Gobernuak zabaldutako bertsioarekin bat egin dute ikerketa horiek, Pekinek hasieratik defendatu izan baitu birusa beste herrialde batetik heldu zela Txinara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.