Graduak lau urtekoak izango dira berriz ere

2021eko martxoaren 3a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Unibertsitate Ministerioak graduen 3+2 eredua kenduko du, eta berriz ere lau urtekoak izango dira. Dekretu bidez ezarriko dute irizpide berria, eta, hala, Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak 2011-2015 legegintzaldian ezarritako eredua kenduko dute; sistema horrek aukera ematen zuen hiru urteko graduei masterreko bi gehitzeko. Gradu bat egiteko 240 kreditu gainditu beharko dituzte ikasleek.

Hego Euskal Herriko unibertsitate sareari eragiten dio irizpideak, baina muinean ezer gutxi aldatuko da. Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez dago hiru urteko iraupena duen gradurik, eta Nafarroako Gobernuak ere beste horrenbeste jakinarazi du. Are gehiago, Hezkuntza Departamentuan ongi iritzi diote erabaki hori hartu izanari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.