Espainiako Auzitegi Nazionalak ez ditu eten kanporatzeak

2021eko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
MADRIL. Marokotik iritsitako gazte adingabeen auzian korapilatua dago oraindik ere Espainiako Gobernua. Atzo, Espainiako Auzitegi Nazionalak uko egin zion deportazioak behin-behinean eteteari, gobernuz kanpoko zenbait erakundek aurkeztutako helegiteari erantzunez. Auzia ebazteko eskumena baduela azaldu zuen auzitegiko Administrazio Auzietarako Aretoak —Espainiako Barne Ministerioak eskatu zion baztertzeko helegitea—, baina uko egin zion kanporatzeak gelditzeari. Giza eskubideen urraketarik ez dela izan azaldu zuen auzitegiak, eta Madrilen eta Rabaten akordioaren ondorio direla.

Barne Ministerioak, aurrez, auzitegiari adierazi zion kanporatzeko agindurik ez zuela eman. Herenegun, berriz, Espainiako Barne Ministro Fernando Grande-Marlaskak defendatu egin zituen kanporatzeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.