CNA taldeak Edesaren zorra berregituratu du

2018ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Edesa Industrial adarraren 54,8 milioi euroren zorra berregituratzeko akordioa lortu du bankuekin haren jabeak, CNA talde katalanak. Horrenbestez, espero du uztailean hartzekodunen konkurtsotik aterako dela. 2014an sortu zuen CNAk Edesa Industrial, Fagor Etxetresnak enpresaren likidazioan erositako aktiboekin. Saioa ustel atera zitzaion, salmentak ez baitziren espero zirenak, eta iazko ekainean konkurtsoaren aurrekora jo zuen. Orduz gero, urratsez urrats, Arrasateko, Eskoriatzako eta Basauriko fabrikak itxi ditu, eta 300dik gora langile kalean utzi.

Lantegi horiek irekitzeko asmorik ez du CNAk, baina bai, ordea, Edesa marka historikoa erabiltzekoa. Fagor marka ezingo du baliatu, haren jabe Mondragon taldeak hautsitzat jo baitu hura erabiltzeko kontratua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.