Alberdik Gernikan segituko du; IDK-k Jasa fitxatuko du

Marta Alberdi. ARITZ LOIOLA / FOKU.
2022ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Marta Alberdik Lointek Gernika Bizkaian jarraituko du beste urtebetez. Harrobiko jokalariak hirugarren denboraldia egingo du taldean. Aurreko sasoian hogei neurketa jokatuko zituen, eta 6 minutu jokatu zituen batez beste. «Oso pozik nago etxean segitzeko aukera izateagatik. Zaleekin batera disfrutatzen jarraitu nahi dut», adierazi zuen.

Bestalde, IDK Euskotrenek beste fitxaketa bat iragarri zuen: Vanesa Jasarena. Eskolta postuan jokatzen du, 1,78 metro luze da, eta letoniarra da. 19 urte besterik ez ditu, baina iaz Euroliga jokatu zuen TTT Riga taldearekin. Jasaren fitxaketarekin, IDK-k itxi egin du datorren sasoirako taldea.

Datorren denboraldiari begira, berriz, Euroligak berretsi du ez dela Errusiako talderik izango. Hala, otsailean Ukrainako gerraren harira hartutako erabakia berretsi du. Unicks Kazan, Zenit San Petersburgo eta CSKA Mosku ez dira arituko. Bi gonbidapenak, berriz, Belgradeko Partizanek eta Valentziak jaso dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.