Interkonexio elektrikoa salatu dute manifestazioan, Gatikan

«Megaproiektuak» salatu dituzte, eta trantsizio energetikorako beste eredu bat aldarrikatu dute

2022ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
GATIKA. Dozenaka lagunek bestelako trantsizio energetiko eredu bat aldarrikatu zuten atzo iluntzean, Gatikan (Bizkaia), manifestazioan. Bizkaiko Golkotik barrena pasarazi nahi duten ur azpiko kablearen proiektua salatuzuten manifestazioan, «interkonexio elektriko erraldoia» ez delakoan beharrezkoa.

Hainbat argudio eman zituzten horretarako: batetik, proiektua beharrezkoa dela defendatu dutenek diote elektrizitate berriztagarri gehiago sortzen lagunduko lukeela. Baina Ekologistak Martxan eta Interkonexio Elektrikorik ez taldeek auzitan jarri dute eredu hori, zenbait herrialdetan «makroproiektuak» bainoago, autokontsumoaren aldeko ereduak sustatzen ari direlako. Eta bi elkarte horiek uste dute hori dela jorratu beharreko bidea. Bestetik, kable elektrikoa «trantsizio energetiko iraunkorra» denik ukatu dute, «bi instalazio eolikotatik ia bat sortutako elektrizitatea garraiatzearen ondoriozko galerei aurre egiteko erabiliko da eta».

Halako proiektuek pertsonen osasunean, ingurune naturalean eta lurraldeen jarduera sozioekonomikoetan izaten duten «inpaktua handia» delakoan, administrazioei eta eskumena duten aginteei exijitu diete «herritarren interesen aurretik etekin pribatua lehenesten duten trantsizio eredua» baztertzeko, eta megaproiektuen aurrean trantsizio energetiko efizientea, bidezkoa eta iraunkorra lehenesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.