D eredua gehiago zabaltzeko eskatu du Sortzen-ek

2017ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Euskarazko Hezkuntza zabaltzeko ahalegina hobetu dezan eskatu zioten Sortzen elkarteko Sergio Iribarren eta Oihana Belokik Nafarroako Hezkuntza Departamentuari atzo, Iruñean. Iribarrenek esan zuen orain arte egindako lana baloratzen dutela, baina sentsazioa dutela «pauso txikiak» eman direla. Hala ere, gaineratu zuen pauso horiek eman behar direla, eta bakoitzak bere aldetik babestu behar dituela. D eredua hautatu duten familiei eskerrak eman zizkien elkarteko eledunak: «Euren seme-alabentzako aukerarik onena hautatu dute».

Bestalde, euskarazko lerroa Antzin, Allo eta Erriberrin zabaltzea txalotu du Iribarrenek. Alta, salatu du beste hainbat herritan iaz eskaerak egon ziren arren, Hezkuntza Departamentuak ez zuela urratsik egin euskarazko irakasteredua zabaltzeko, eta horrek eskubideak urratzea ekarri zuela. Horrez gainera, Iribarrenek adierazi du D ereduaren aldeko kanpainarik onena euskara Nafarroa osoan ofizial bilakatzea dela.

Bestalde, Belokik azaldu Haizea egitasmoa izeneko jaia antolatuko duela maiatzaren 21ean Iruñean; eremu ez-euskalduneko euskarazko lerroak indartzeko erabiliko dute etekinen zati bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.