Laukoaren politika egitea egotzi dio Esparzak Txibiteri

2019ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Nafarroako Gobernuaren lehen ehun egunei buruzko agerraldia egin du Javier Esparza Navarra Sumako eledunak, eta, haren ustez, «Txibite da lehendakaria, baina Barkosek agintzen du». Aurreko legealdian esaten zuen EH Bilduko Adolfo Araiz zela ezkutuko presidentea. Uste du Maria Txibite Nafarroako gobernuburua «nazionalismoaren eta independentismoaren menpe» dela. Esparzak dio agerian geratu direla PSNren «inkoherentziak». Adibidez, kanpainan amatasuna laguntzeko atxikipenak itzuliko zirela zin egin zuen Txibite PSNren hautagaiak, eta Esparzak esan du gobernuak kenkari bidez egingo duela. Haren arabera, ostiralean iragarritako zerga neurriak «familientzat zigor bat dira». Horrez gain, haren iritziz, PSNk uko egin dio PAI ingelesezko hizkuntz programa «hezkuntza eredu» bilakatzeari. Euskarabidea oraindik ere Ana Olloren departamentuan dagoenez, «hizkuntz politika nazionalisten esku uztea» egotzi dio.

PSNk dio «gezurra» esan duela Esparzak balorazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.