Bidasoak beste urrats bat egin du bigarren izateko

Bidasoako Iñaki Cavero. I. URIZ / FOKU.
2019ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Bidasoak 23-28 irabazi zion atzo Alcobendasi, eta horri esker, tinko eusten dio Asobal ligako bigarren postuari, sasoia amaitzeko bi jardunaldi falta direla. Atzo gailenduta, gutxienez hirugarren izango dira. Hori bai, irundarrek bigarren izan nahi dute, Txapeldunen Ligarako sailkatzeko, azkenekoz lehiaketa horretan jokatu eta 23 urte geroago. Borroka horretan, Logroño dute aurkari nagusia. Bi puntu gutxiago ditu, baina bi taldeek elkarren aurka jokatuko dute datorren larunbatean, Logroñon (Espainia). Emaitzaren arabera, erabakigarria izan daiteke.

Anaitasunak ere irabazi egin zuen atzo, Adelma Sinfinen aurka: 28-27. Iruñeko taldeak, ordea, ezer gutxi du jokoan, sailkapenean ahal den goian bukatzea besterik ez.

Espainiako Ohorezko Mailan, berriz, Bera Berak eta Zuazok derbia jokatuko dute gaur Donostian, Bidebieta kiroldegian (12:00, ETB1). Irabaziz gero, lider jarriko lirateke etxekoak, eta Ro'Casari presioa sartuko liokete, Espainiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko baitu 24. jardunaldiko partida.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.