Real Madrilek Alvaro Odriozola fitxatu du

2018ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Azken egunetan bili-bolo zebilen zurrumurrua atzo baieztatu zuten Realak eta Real Madrilek. Madrilgo taldeak Alvaro Odriozola 22 urteko eskuin hegalekoa fitxatu du, eta sei urterako akordioa sinatu dute. Jokalariak 40 milioi euroko etete klausula zuen, baina bi taldeak negoziatzen aritu dira, eta, Madrilgo hainbat hedabidek atzo zabaldu zutenez, Real Madrilek 30 milioi euro ordaindu ditu. Horiei beste bost gehitzeko aukera egongo da jokalariak lortzen dituen kirol helburuen arabera.

Realak ohar bidez eman zuen albistearen berri, eta izandako «profesionaltasuna» eskertu zion jokalariari. Zubietako harrobitik irtendakoa da Odriozola, eta iragan sasoian 35 partida jokatu zituen ligan. Jokalari ona galdu du Realak, baina badu nola bete hark utzitako hutsunea. Izan ere, gaur egun, postu horretan joka dezaketen beste hiru jokalari ditu: Joseba Zaldua, Aritz Elustondo eta Andoni Gorosabel. Bestalde, Realeko jokalariak atzo hasi ziren osasun azterketak egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.