Ekainaren 21ean ekingo diote berriz Master Cupi

2020ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
PILOTA. Hiru hilabete eta erdi geroago ekingo diote berriro lehiari Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketan. Ekainaren 21ean, igandean, jokatuko dituzte pilota gozoko finalerdiak, Elgoibarko (Gipuzkoa) pilotalekuan, 12:00etan: Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta Irantzu Etxebeste-Ane Urkizu; eta Ainhoa Ruiz de Infante-Amaia Jaka eta Nagore eta Leire Galeano izango dira partidak.

Finalerdi horietako irabazleek finala jokatuko dute astebete geroago, Irungo (Gipuzkoa) Uranzu frontoian, 17:00etan. Egun horretan jokatuko da pilota mistoko finala ere. Aspaldi dago erabakita nortzuk jokatuko duten: Olatz Arrizabalaga-Gentzane Aldai eta Leire Garai-Olatz Ruiz de Larramendi ariko dira elkarren aurka. ETBk bi jardunaldiak emango ditu zuzenean.

Bestalde, Aspe enpresak eta pilotariek akordioa lortu dute aldi baterako erregulazioa bertan behera uzteko. Horrenbestez, astelehenean hasiko dituzte enpresako entrenamenduak. Martxo amaieratik zeuden erregulazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.