Eskolak zabalik izatearen alde agertu da OME

2020ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
COPENHAGE. Osasunaren Munduko Erakunde OMEk defendatu du ikastetxeak irekita mantendu behar direla pandemian izanik ere.«Gure seme-alaben hezkuntza bermatu beharra dugu», adierazi du OMEren Europako zuzendari Hans Klugek. Haren iritziz, eskolak ixtea ez da eraginkorra izurria eteteko. Gaineratu du ikastetxeak ixteak kalte egiten diola gazteen osasun mentalari eta horrek ondorio sozialak dakartzala.

Gainera, OMEk esan du etxeko konfinamendua saihestu daitekeela neurriak areagotzen badira. Klugeren ustez, itxialdiak «azken aukera» behar du izan, albo kalteak sortzen baititu; tartean,genero-indarkeria kasuak areagotzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.