Istilu larriak Marokoko Poliziaren eta Rifeko erresistentziaren artean

2017ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
RABAT. Istilu gogorrak gertatu ziren atzo Al-Hoceimako hainbat auzotan (Maroko), Rif eskualdeko erresistentziako kideen eta Poliziaren artean. Segurtasun indarrak Nasser Zafzazi protesten burua atxilotzen saiatu ziren, meskita batean egiten ari ziren ostiraleroko otoitza eten eta imama iraintzeagatik. Ihes egin zuen, ordea, eta Poliziak, atzo gauean, hura atxilo hartzeko ahaleginean jarraitzen zuen oraindik. Erresistentziak zazpi hilabete daramatza protestan, eta, mugimenduko buruetako baten esanetan, egoera «oso hondatuta dago». Herritarrek salatu dute ez dituztela kontuan hartzen, ahaztuak dituztela.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.