Sexu eta ugalketa eskubideak jasotzeko galdea

2022ko urriaren 25a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Emaize sexologia zentroko eta Sedra familia planifikaziorako federazioko kideen ustez,Osasun Publikoaren Lege proiektuak «berariaz» aitortu beharko lituzke sexu eta ugalketa eskubideak. Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean egin zuten eskaera atzo. Sexu eta ugalketa eskubideak bermatze aldera, Osasun Publikoaren legeak jaso beharko lituzkeen atalak aletu zituen Ana Ramirez de Okariz Emaizeko arduradunak. Besteak beste, aipatu zuen legeak modu «integralean» jorratu beharko lukeela sexu hezkuntza, eta indarkeria matxista prebenitzeko tresnak aurreikusi beharko lituzkeela. Horrez gain, lehentasuntzat jo zuen antisorgailuak eskuratzeko zerbitzuak «talderik zaurgarrienen» esku jartzea, eta indarkeria obstetrikoari aurre egiteko protokoloak eguneratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.