ZUZENDARIARI

Miren Tolaretxipi Lizarralderi gure agur eta esker ona

Fede lagun taldea. -

2017ko irailak 7
Udan, opor garaian isil-isilik utzi zenuen hainbeste maite zenuen lurra. Abuztuaren 9an. Ustekabean harrapatu gintuen. Denborarekin eta zure hutsuneak bultzaturik, gure barruko sentipenetik ari gatzaizkizu.

Giputza, donostiarra, esango genuke, zure jardueretan agertzen zenuen bezala, Euskal Herri osoko ekintzaile handia zinela.

Frankismoko unerik gogorrenak ezagutzea egokitu zitzaizun, beste askori bezala; gerra bera eta gerra ondoko zapalkuntza mota guztiak. Ekintzaile nekaezina izan zara zendu zaren arte.

Gizarte hobearen aldekoetan beti alderdi solidarioa erakutsiz. Uneko erlijio eta gizarte erakundeetan zure izaera militantea argi utziz. Elkarte desberdinetako partaide, gizartekoak eta erlijiozkoak, kultura eta euskarazkoak.

Donostian. Martuteneko Ikastola sortzen lagundu zenuen 1969an, irakasle bezala. Zarautzen ere andereño. Irakasle lanari bestelako lan ugari erantsiz jarraitu duzu, erlijiozko elkarteetan ere kide aktiboa izan ohi zinen. Fede lagunak taldean edo Aramin kide izan zintugun eta eragile sozial eta kulturaletan ere bai. Zu zeure ingurukoetan, gu bakoitza geure ingurukoetan. Mintza laguna, Elkarri eta Groseko Auzo Euskal presoen aldeko ekintzetan tinko, pankartan, Arantzazuko urteroko presoen aldeko ekintzetan aktiboki, hortxe izan zaitugu.

Gogoan dugu oraindik, ikastolako lanetatik jubilatu zinenekoa eta nola ospatu genuen afari ederraz. Han eskaini genizun ondo merezitako ospakizuna lore xorta eta guzti. Hona orduko lore xortarekin batera gure bertsoak:

Uda garaian deia

etxetik aparte

gure Miren hil dela

jakitun zarete?

Entzuteaz batera

tristatu aldarte,

agurtzen joan ginen

lagun eta elkarte.

Agurrik ezin esan

bihotzean pena,

andereño zein kide

indartu kemena,

Miren Tolare gabe

tristerik barrena,

sentikortasun handiz

bizi dugu dena.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna