ZUZENDARIARI

Euskarak, bost

Aitor Gaztainaga. -

2018ko ekainak 6
Benito Lertxundik bazuen zalantzarik ia Euskal Herria zenbat herrialdek osatzen zuten, hiru, bost edo zazpi ote ginen kontu-kantari. Lurraldetasuna ez bada, euskarak sikiera osa zezakeen gure espazio propioa, nahiz eta hizkuntza sortu zuen Nafarroan gustu onekoa ez izan: trebe agertu da gure herriaren ama hainbat probintziatatik etorritakoak metatzen, zein eta hemengo batzuek deituta, hizkuntza zaharraren kontrako manifestaldietara.

Bost axolago die laukoteak, ekainaren 2ko manifestazioan nafar hizkuntza izan baitzen, denarekin, gutxiena.

Parte-hartu dudan manifestazio orotan ez dira asko izan, hori bai beti antzeman ditut bi diskurtso paralelo, non leloetako bat pankartetara doan pertsuasiboena eta ia beti zeharkakoa, eta bestea gordeta geratzen den, jakintzat hartua edo. Hala bada, ekainaren 2ko manifestazioan leloa ere euskaraz bazihoan euskaldun lelorik erakartzeko ote da?, ez horrela mezu nagusia, tranpatia, non hizkuntzaz ez beste etorkizunaz hitz egiten zen, non noski, gaur egungo nafar gobernua ez den, inkestak gorabehera, bertan egongo.

Gobernu-laukotea pikutara joango bada, modu berean joango dira ere euskararen «inposizioa», ikurrina eta oro har Euskal Herrian normaltasun instituzional pittin bat dakarren edozer, Madrilekin sintonian egon nahi bada eta bizilagunekin zerikusirik izan ez. Bi gauzak batera lortzea, Nafarroan, ezinezkoa omen. Euskara arma politiko gisa baliatzea desegokia da, nire ustez, jakinda betiere denonak direnak aitzakia gisa jartzen direla gordeta geratzen den zelako zera hori lortzeko, kasu honetan, gobernu nafarra botatzea.

Ekainaren 2ko manifestarien amorrua ere pasa den urteko ekainaren 3an dastatu genuen, ikurrinaren kontrako sintoma gisa, eta geroan beste horrelako hamaika ikusaraziko dizkigute, indarrez eraiki nahi duten etorkizun loriatsuan, gorri eta hori ei dena, eta non beste asko bertan sartuko ez garen berdintasunaren omenez, hori bai.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna