Baskoniak ezin du huts egin gaur Khimkiren kantxan

2021eko otsailaren 18a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. TD Systems Baskoniak irabazi beharreko partida du gaur, Moskun, Khimkiren aurka (18:00, Dazn). Irabazi beharrekoa da, Errusiako taldea azkena baita Euroligako sailkapenean: 23 partidetatik bi besterik ez ditu irabazi, eta azken hamalau neurketak galdu egin ditu. Beraz, Gasteizko taldeak ezin du huts egin. Esku hutsik itzuliz gero, are gehiago zailduko zaio helburua: final-laurdenak jokatzea. Gaur-gaurkoz, bi garaipenera du zortzigarren sailkatua, Anadolu Efes, baina turkiarrek neurketa bat gutxiago jokatu dute.

Baskoniak hamasei puntuko aldeaz irabazi zion Gasteizen Khimiki: 76-60. Baina Dusko Ivanovicek ohartarazi du aurkari «arriskutsua» dela. «Atzerritarrak aldatu ditu, eta hobeto ari da. Xved da izarra. Oldarkor aritu beharko dugu defentsan».

Horrez gain, Lointek Gernika Bizkaian izandako bi koronabirus kasu positiboengatik, bertan behera geratu dira talde horrek IDK Euskotrenen eta Kutxabank Araskiren aurka jokatu behar zituen derbiak. Larunbat honetan eta hilaren 24an ziren jokatzekoak, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.