Bidasoak berdindu egin du etxean, Cangasekin

2019ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Bidasoak kolpe gogorra jaso zuen atzo. Kolpe gogorra, 22na berdindu zuelako etxean Cangas apalaren aurka —hamalaugarren da sailkapenean—; eta kolpe gogorra, bisitariek azken segundoan sartu ziotelako berdinketaren gola. Horren ondorioz, Irungo taldeak (Gipuzkoa) Asobal ligako bigarren postua gal dezake gaur. Logroñok Alcobendasen (Espainia) irabaziz gero, postu bat egingo du atzera.

Bide eskasagoa darama Anaitasunak. Iruñeko taldeak irabazi egin zituen azkeneko bi partidak ligan, baina atzo galdu egin zuen Huescan (Espainia): 28-26. Nafarrak azken txanpan geratu ziren esku hutsik, 26na baitziren. Sailkapenean, erditik behera jarraitzen dute.

Egoera berean da Zuazo Espainiako Ohorezko Mailan. Barakaldoko taldeak (Bizkaia), hala ere, 27-25 irabazi zion atzo Aula Valladolidi Lasesarren. Bera Bera da liderra. Donostiarrek bi punturen aldea dute Ro'Casarekin, baita haren aurkako gol aldea ere. Zortzi jardunaldi falta dira jokatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.