Larry McMurtry idazle eta gidoigilea hil da

2021eko martxoaren 28a
00:00
Entzun
LITERATURA. Larry McMurtry idazle estatubatuarra herenegun hil zen, 84 urterekin, Tucsonen (AEB). Besteak beste, The Last Picture Show, Texasville, Horseman, Pass By, Tears of Endearment, All My Friends Are Going To Be Strangers eta Lonesome Dove eleberriak idatzi zituen, eta horietako asko film ospetsu eta arrakastatsu bilakatu ziren. Peter Bogdanovichek The Last Picture Show eta Texasville zinemaratu zituen, Martin Rittek Horseman, Pass By (Hud, Paul Newmanekin) eta James L. Brooksek Tears of Endearment, Shirley MacLaine eta Debra Wingerrekin. Azken horrek bost Oscar sari irabazi zituen. Ez zen hori izan McMurtryk Oscarrekin izan zuen harreman bakarra, 2006an gidoi onenaren saria eskuratu baitzuen Annie Proulxen nobelan oinarritutako Brokeback Mountain filmagatik.

Bere nobelak AEBen barnealdean kokatu zituen McMurtryk, eta giro horretakoa zen Lonesome Dove ere, zeinarekin Pulitzer saria irabazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.