Israel bozen atarian jarriko du gaur Gantzek

2020ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
TEL AVIV. Benny Gantz Israelgo lehen ministrorde eta Defentsa ministroak atzo jakinarazi zuen ez duela Benjamin Netanyahu lehen ministroarengan konfiantza gehiagorik, eta, hortaz, gaur parlamentua desegiteari buruzko mozioaren alde bozkatuko duela Urdina eta Zuria bere aliantzak; koalizio gobernuaren parte den Alderdi Laboristak ere hauteskundeetara joatearen alde bozkatuko du. Horrek herrialdea bozen atarian jarriko luke, testuak hiru irakurketa pasatu behar baititu onartua izan dadin.

Gantzek Netanyahuri bota zion egoera horretara iristearen errua, aurrekontua onartu ez duelako, gobernu akordioan hala egitea jaso zuten arren. Halere, Defentsa ministroak hauteskundeak eragozteko aukera eman zion lehen ministroari, hilaren 23a baino lehen horiei baiezkoa emanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.