Italiako Familia ministroak ukatu egin ditu sexu bereko pertsonen arteko familiak

2018ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
ERROMA. Ia hiru hilabeteren ondoren, M5S 5 Izar Mugimenduak eta Lega Nord alderdiak osatu dute, azkenean, Italiako Gobernua, eta izendatu dituzte ministroak. Familia ministro berria Lorenzo Fontana da, Lega alderdi ultrakoa. Elkarrizketa batean esan du sexu bereko pertsonen arteko familiak ez direla existitzen, eta abortua sustatzeko praktiken kontra lan egingo duela. Adierazpen horiek polemika eragin dute Italian. Fontanak adierazi du familia eredu homosexualak ez direla «legez» existitzen. Joan den legegintzaldian, ordea, gisa horretako bikoteak aitortzeko lege bat onartu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.