Albistea entzun

'Another Day of Life', Europako animaziozko pelikularik onena

European Film Awards jaialdiak saritu egin du Raul de la Fuente nafarraren eta Damian Nenow poloniarraren lana

Berria -

2018ko abenduak 18

ZINEMA. Larunbatean egin zen EFA European Film Awards sarien banaketa, Sevillan (Espainia), eta 2018ko Europako animaziozko film onenaren saria jaso zuen bertan Another Day of Life filmak. Raul de la Fuente iruindarrak Damian Nenow poloniarrarekin batera zuzendutako pelikula da, eta, ekoizpena poloniarra dela azpimarratzen den arren, Donostiako Kanaki etxearen ekarpena funtsezkoa izan da.

Ryszard Kapuscinski kazetari ospetsuaren liburuan oinarrituta, Angolako independentzia eta ondorengo gerra lantzen ditu filmak, eta animazioa, artxiboko irudiak eta elkarrizketak uztartu dituzte horretarako. Herrialdea Portugalen menpe egon zen azken egunak kontatzen ditu, 1975. urtekoak, eta duela gutxira arte iraun zuen gerra ere azaltzen du.

Donostiako Zinemaldian ikusleen saria irabazi zuen pelikulak, eta urriaren 26an estreinatu zen zinema aretoetan; aurkeztu zenetik, arrakasta bilduz joan da pelikula. Animazio saileko 2019ko Goya saria jasotzeko hautagaien artean ere badago Another Day of Life.

Jakinarazi dutenez, heldu den urteko urriaren 23tik aurrera plataforma digitaletan izango da filma, eta DVD formatuan ere argitaratuko dute lana.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Argiartean jaialdia egingo dute gaurtik igandera, Donostian

Erredakzioa

Light-art instalazioak, proiekzio monumentalak eta zuzeneko emanaldiak izango dira Memoriaren Lorategian eta Iesuren elizan
Annie Ernaux. / ©Nobel Sariak, @NobelPrize

Annie Ernauxek irabazi du Literaturako Nobel saria

Iñigo Astiz

Stokholmen eman du sarituaren berri Suediako Akademiak, eta literatura fikzioaz harago zabaltzeko egindako lana laudatu dio idazleari. Iaz Abdulrazak Gurnah eleberrigileak irabazi zuen saria.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.