%58,5
MACRONEK BIGARREN ITZULIAN JASO DUEN BABESA
Emmanuel Macronek botoen %58,54 bildu zituen herenegun, Frantzian egindako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulian; 2017an, babesen %66,1 jaso zituen, eta, beraz, Macronek 7,56 puntu egin du behera aurten. Aldiz, irabazteko nahikoa izan ez zaion arren, gora egin du Marine Le Penek: botoen %41,46 bildu ditu —2017an, %33,9ko babesa izan zuen—.
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.