Jaurlaritza eta Nafarroa, memoriari buruz lankidetzan

Biktimen arreta, bizikidetza eta memoria: hiru gai horiek elkarrekin jorratzeko hitzarmen bat sinatuko dute

2021eko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak eta Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko orduko lehendakariak bizikidetzaren arloan irekitako lankidetza ildoarekin segituko du Maria Txibiteren gobernuak. Asteazkenean hitzarmen bat sinatuko dute bi gobernuek: Ana Ollo Herritarrekiko Erakundeekiko kontseilariak eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak. Ana Ollok horren gaineko azalpenak eman ditu Nafarroako Parlamentuan, Iñaki Iriarte Navarra Sumako parlamentariari erantzunez. Olloren arabera, hiru esparru jorratuko ditu hitzarmenak. Batetik, biktimen arreta: ETAren biktimak, 36ko gerrako errepresaliatuen biktimak eta Poliziaren zein eskuin muturreko taldeenak; bestetik, bizikidetza gaiak; eta azkenik, memoriari buruzkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.