Koronabirusa

Larrialdi egoera uztailaren 24a arte luzatu nahi du Macronek

Maiatzaren 11tik aurrera Frantziara sartzen den orok hamalau eguneko berrogeialdia egitea proposatu dute

2020ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
PARIS. Frantziako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak lege proiektu bat proposatu du. Emmanuel Macronen gobernuak planteatzen du COVID-19aren ondorioz joan den martxoaren 22an ezarritako alarma egoera uztailaren 24a arte luzatzea. Datorren maiatzaren 11tik aurrera Frantziako Gobernuak ezarri nahi dituen neurrien artean dago Frantziako Estatuaren eremura sartzen den orok hamalau eguneko berrogeialdi bat egitea derrigorrez. Dena den, proposamenak ez du zehazten Frantziako Estatura sartzeko ziurtagiri bat dutenei neurria ezarriko dieten, edo, horren ordez, testik egingo ote dieten sartzen diren aldiro.

Proposamena indarrean sartzeko, Asanblea Nazionalak eta Senatuak onartu beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.