Pentsioen kalkulua 25 urtetik 30era hedatu nahi du Escrivak

2022ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak, Jose Luis Escrivak, pentsioen kalkulurako kotizazio epea 25 urtetik 30era progresiboki hedatzea proposatu zuen atzo, pentsioen erreformarako negoziaketa mahaian. Ministerioaren proposamenaren arabera, pentsioak 30 urteko kotizazio epearen arabera kalkulatuko liratezke hemendik aurrera, bi urte okerrenak kanpoan utziz; hau da, 28 urte hartuko liratezke kontuan.

Gobernuaren proposamenak ez du ez sindikatuen ez patronalen babesik jaso. Hala ere, Gizarte Segurantzak adierazi du abiatze puntu bat dela proposatutakoa, eta negoziazioari ateak zabaldu dizkio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.