Langile bat hil da Andoainen, Antex Fibres enpresan

2022ko urriaren 30a
00:00
Entzun
ANDOAIN. Andoaingo (Gipuzkoa) Antex Fibres enpresaren lantegian langile bat hil zen atzo goizean, makina batek harrapatuta. LAB sindikatuak jakinarazi zuen lan heriotza, eta aurten Euskal Herrian lanean hil den 64. pertsona dela gogoraratu zuen. Duela bi aste garraiolari batek ere bizitza galdu zuen lanean ari zela.

LABek salatu zuen «kapitalismoak eragindako» heriotza izan dela, eta erantzule egin zuen Eusko Jaurlaritza: «Salatu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak ez diola patronalari berea den ardura betearazi nahi, eta horren atzean erabaki politikoa dagoela». Sindikatuak elkartasuna adierazi zien langilearen senide, lagun eta lankideei. Horrez gain, datozen orduetarako deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.