IDK-k 88-78 galdu du Montpellierren kontrako partida

2022ko azaroaren 11
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. IDK-k ezin izan du bigarren garaipena eskuratu Eurokopan. Azu Muguruzaren taldeak 88-78 galdu zuen atzo BLM taldearen kontra, Montpellierren. Frantziako taldea multzoko liderra da, eta, donostiarrak nor baino nor gehiago lehiatu ziren arren, amore eman behar izan zuten azkenerako, etxekoen ahalmen fisikoaren aurrean.

Gernikak herenegun jokatu zuen. Klubak atzo jakinarazi zuen ebakuntza egin beharko diotela Nogay Lo jokalariari, eskuineko belaunean dituen arazoak tarteko.

Bestalde, Euroligan, Baskoniak Atenasen jokatuko du gaur. Panathinaikos izango du aurrean (20:30, Dazn). Etxekoek garaipen bakarra eskuratu dute orain arte; Baskoniak, lau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.