Euskal Herriko Aizkora Txapelketa Nagusia, igandean

2021eko azaroaren 26a
00:00
Entzun
HERRI KIROLAK. Tolosako Beotibar frontoian jokatuko da igandean (ETB1) lehen mailakoEuskal Herriko Aizkora Txapelketa. Euskadiko Herri Kirol Federazioak antolatuta, sei aizkolari arituko dira nor baino nor gehiago: Hodei Ezpeleta, Luis Mari Txapartegi, Xabier Zaldua, Oier Kañamares, Iban Resano eta Jose Antonio Etxeberria.

Pandemia tarteko, iaz ez zen txapelketa jokatu. Azken txapelduna Iker Vicente izan zen. Baina oraingoan ez da arituko. Izan ere, federazioarekin izandako hainbat desadostasun tarteko, aizkolari multzo batek beren txapelketa propioa antolatzea erabaki zuten: Sherpa Ai. Igandean jokatu zen horren finala, eta Vicentek irabazi zuen bigarrenez.

Igande honetan aizkolariek egin beharko duten lana hau izango da: lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko. Sei finalistek lehia parekatua espero dute, eta ez dute faborito argirik ikusten. Emakumezkoen txapelketa urriaren 24an jokatu zen, eta bertan Nerea Sorondo gailendu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.