Koronabirusa

Joan-etorriak gutxitzeko neurriak eskatu ditu Europak

Europako Batzordeak «traba gehiago» jartzeko eskatu die estatu kideei, kutsatzeak eragozteko

Loiuko aireportua hutsik, hegaldirik gabe. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
2021eko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
BRUSELA. Kutsatzeen gorakadak eta aldaera berrien hedapenak kezkatuta, joan-etorriak mugatzeko «traba gehiago» jartzeko eskatu die Europako Batzordeak 27 estatu kideei. Estatu barnean eta estatuen artean ez mugitzea «sutsuki ez aholkatzea» izan da proposamenetako bat. Horrez gain, 100.000 biztanleko 500 kutsatu baino gehiago dituzten estatuentzat «eremu gorri iluna» izendapena ezartzea ere gomendatu du. Izendapen hori ezarriko balitz, hamar estatu inguruk izango lukete kolore gorri iluna.

Gomendio horien helburua mugikortasuna ahalik eta gehien murriztea bada ere, joan-etorriakbertan behera uztea gomendatu du Ylva Johansson Europako Batzordeko barne komisarioak. Are gehiago «eremu gorri ilunean» dauden estatuetara denean. Horien kasuan bakarrik «beharrezkoak» direnak baimendu beharko liratekeela uste du batzordeak: gainera,joan aurretik PCRa eta hamalau eguneko berrogeialdia egin beharko luke bidaiariak.

Batzordeak ez du eskumenik mugen kontrolerako edota osasungintzako gaietarako, baina aste honetan bertan estatu kideekin negoziazioak hasteko asmoa erakutsi du, 27 estatuek kontsentsua «ahalik eta azkarren» lortu eta joan-etorriak murrizteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.