Turkiak su-eten mugatu bat jarriko du Sirian

2019ko urriaren 18a
00:00
Entzun
ANKARA. Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak atzo Twitter sare sozialean jakinarazi zuen «berri itzelak» ematekoak zirela, eta horren ondoren egin zuen jakinarazpena Mike Pencek, Turkiatik: «Mila esker, [Recep Tayyip] Erdogan. Milioika bizitza salbatuko dira», idatzi zuen ondoren AEBetako presidenteak. Turkiak bost eguneko su-etena egingo du Siriako Kurdistanen, kurduen miliziak «era ordenatuan erretiratzeko».

Erdoganek «gune seguru bat» ezarri nahi du mugatik 30 kilometrora, eta eremu horretatik erretiratu beharko litzateke Herriaren Babes Unitateak (YPG) milizia kurdua. Siriako Indar Demokratikoak koalizioak erantzun zuen menia onartu duela. Horrez gain, AEBek eta Turkiak konpromisoa hartu dute Siria iparraldean Estatu Islamikoarenkontra jarduteko; atxilotze zentroei eta desplazatuei dagokienez ere elkarlana sustatzea negoziatu dute.

Datorren asteartean, menia hori bukatzen den egunean, Erdogan Sotxira (Errusia) joatekoa da, Vladimir Putin Errusiako presidentearekin elkartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.