Roglicek irabazi du Tirreno-Adriatikoa, erlojupekoan

Berria -

2019ko martxoak 20
TXIRRINDULARITZA. Segundo baten aldeaz, Primoz Roglic da Tirreno-Adriatikoa itzuliko garailea (Jimbo Visma). Azken erlojupekora Adam Yates (Mitchelton Scott) iritsi zen lider, Roglici 25 segundo ateratzen zizkiola. Erlojupekoak 10,5 kilometro zituen, eta lehendabiziko hiru kilometroetan ondo eutsi zion. Baina, hortik aurrera, azken egunetan elastiko urdinari eusteko egindako ahalegina ordaindu zuen, eta, gutxigatik bada ere, Roglicek aldea kendu zion.

Erlojupekoa Victor Campenaertsek (Lotto Soudal) irabazi zuen, 11 minutu eta 23 segundoko denborarekin. Roglic pozik agertu zen azken garaipenarekin. ┬źIzugarria da halako lasterketa garrantzitsu bat horrela irabaztea┬╗.

Bestalde, atzo jakin zen Erresuma Batuko Ineos enpresak erosi duela Sky taldea. Ineos kimika alorreko enpresa bat da, eta maiatzaren 1etik aurrera txirrindularitza talde horretako babesle berria izango da. Yorkshireko itzulian estreinatuko dute elastiko berria txirrindulariek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna