Koronabirusa

Larrialdietako buruak kargua utzi du, isun bat jaso ondoren

Kantabrian duen etxe batera joan zen Jon Sanchez, eta bizilagunek ikusi ostean deitu zieten udaltzainei

2020ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Jon Sanchez Osakidetzako osasun larrialdietako burua salatu du Castro Urdialesko (Kantabria, Espainia) Udaltzaingoak, konfinamendua hautsi eta bigarren etxebizitzara joateagatik. Apirilaren 21ean gertatu zen. Sanchezek udaltzainei azaldu zien bi egunetarako joan zela bertara, bizi zen etxean adineko batzuk ez kutsatzeko. Udaltzainek ez zuten sinetsi erantzuna, eta salaketa bat aurkeztu zuten haren aurka.

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari galdetu zioten atzo, eta esan zuen Sanchezek ez zuela salaketa jaso oraindik, eta ezin zuela iritzirik eman. Hala ere, nabarmendu zuen legea denentzat berbera dela. Azalpen horiek ez zuten inor baretu, eta kritika oldea jaso zuen Lakuak. Oposizioko alderdiek eta sindikatue Sanchezi eskatu zioten erantzukizuna hartzeko, eta kargua uzteko.

Gauean, 22:35ean, Jaurlaritzak berak jakinarazi zuen Sanchezek dimisioa aurkeztu zuela, eta exekutiboak onartu egin ziola. Bere burua Ā«bide legal guztietatikĀ» defendituko duela adierazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.