Bidasoak garaipen handia lortu du Kolstaden aurka

Irungo taldeak hiru golen aldeaz irabazi du (30-27), eta Europako Ligan aurrera egiteko itxaropenari eusten dio

Asier Nieto Bidasoako jokalaria, jaurtitzen, atzo, Artalekun. JON URBE / FOKU.
2022ko irailaren 28a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Talde handia da Kolstad, baina Bidasoak txiki utzi zuen atzo. Bikain jokatuta irabazi zion Artalekun, Europako Ligako bigarren kanporaketako joanekoan: 30-27. Garaipenari esker, Irungo (Gipuzkoa) taldeak eutsi egiten dio multzoen fasean aritzeko itxaropenari. Hiru golen aldea du, baina itzulikoa falta da jokatzeko, eta Norvegiako taldea etxean ariko da.

Lehen hamar minutuak ikusita, nekez pentsa zitekeen Bidasoak irabaziko zuenik. Gaizki ekin zion lehiari, eta Kolstadek aprobetxatu egin zuen, lau golen aldea lortzeko: 3-7.

Baina Jacobo Cuetarak hutsartea eskatu zuen, eta etenak mesede handia egin zien etxekoei. Gora egin zuten, batez ere defentsan, eta aldea murrizten hasi ziren. Hamar minutuan emaitza irauli zuten (11-10), eta gai izan ziren atsedenaldira hiru golen aldearekin joateko: 16-13.

Etenak ez zuen ezer eten, eta Bidasoak aldea handitzen jarraitu zuen (21-15). Baina jokalari bat gutxiagorekin aritu zen lau minutuz, eta Kolstadek baliatu egin zuen bost gol jarraian sartzeko: 21-20. Berdindu ere egin zuen, behin baino gehiagotan azken minutuetan; azkenekoz, 26na. Baina Bidasoak hiru gol sartu zituen jarraian, eta garaipena bideratuta utzi zuen: 29-26. IƱaki Cavero eta Jon Azkue izan ziren onenak: hamar gol sartu zituen bakoitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.