Baldintzapean aske utzi dute Pikabea

2019ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Kepa Pikabea euskal presoa (Langraiz bidea) baldintzapean aske utzi dute, Espainiako Espetxeetako Instituzioek hirugarren graduan jarri ondoren, Vocento taldeko egunkariek argitaratu dutenez. Bigarren graduan zegoen, Donostiako Martuteneko kartzelan, baina espetxe araudiko 100.2. artikuluarekin, eta, hala, eguna kalean igarotzen zuen, lanean. Orain ez du kartzelara joan beharko lo egitera, baina ezarriko diote kontrol neurriren bat.

25 urte egin ditu preso Pikabeak (Lesaka, Nafarroa, 1955), eta hilabete gutxi falta zaizkio kondena amaitzeko. 1994an atxilotu zuten, Baionan, ETArekin lotuta. 1997an, Parisko Auzitegi Korrekzionalak hamar urteko zigorra jarri zion. 2001ean Espainiaratu egin zuten.

ETAk 1997an Miguel Angel Blanco Ermuko (Bizkaia) PPko zinegotzia hil ondoren, erakundearen borroka armatua auzitan jartzen hasi zen, beste euskal preso batzuekin batera. Haietako 30en bat kidek Langraiz bideari ekin zioten handik urte batzuetara. ETAren biktimekin topaketak egin izan ditu Pikabeak ere.

Gaur egun, harez gain, beste lau preso daude Langraiz bidekoak; guztiak ere egunez kalera ateratzeko baimenarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.