Udal eta foru hauteskundeak. Hego Euskal Herria

Gai sozialei lehentasuna emateko eskatu du ELAk

Sindikatuak hauteskundeetara aurkeztutako taldeei esan die gaur arteko politikak «zeharo» aldatzeko

Ainhara Plazaola eta Mikel Noval ELAko kideak, herenegun, Bilbon. BERRIA.
2019ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
BILBO. ELAk bere proposamenak egin dizkie maiatzaren 26ko hauteskundeetara aurkeztu diren talde politikoei, «mezu argi» batekin: «Pertsonen bizi kalitatea, enplegua eta justizia soziala hobetzea bermatuko duten neurri zehatzak har ditzatela». ELAren iritziz, ezinbestekoa da «ekintza politikoan gai sozialei lehentasuna» ematea, eta uste du horrek gaur arteko politikak «zeharo» aldatzeko eskatzen duela. «Badakigu egin beharreko aldaketa gauzatuko bada ezinbestekoa dela botere ekonomiko eta finantzarioekin konfrontatzea; horretarako, premiazkoa da bozen ostean agintean izango direnek gauzak beste modu batera egitea», esan du Mikel Noval ELAko Azterketa Bulegoko kideak, Bilbon, prentsaurreko batean.

Euskal sindikatu nagusiaren aburuz, ezinezkoa da egungo «desoreka» gainditzea diru sarrerak «erabat» handituko dituen zerga erreformarik egin gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.